142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARANO

2008ko aurrekontuko 03/2008 aldaketa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2008ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, idazkari-kontuharzailearen txostena ikusirik, 2008ko aurrekontuko 03/2008 aldaketari, kreditu berezia eta kreditu gehikuntza baita, hasierako onespena eman dio aho batez.

Aipatutako aurrekontuko aldaketak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitaz joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2/95 Foru Legearen 214. artikuluan xedatutakoa betez.

Aranon, 2008ko azaroaren 3an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0817343