142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1838/2008 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeaketarien 8 lanpostu huts (Informatika Zerbitzua) lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Kontuan harturik badirela Nafarroako Unibertsitate Publikoan kudeaketarien 8 lanpostu huts (Informatika Zerbitzua), aurrekontuan behar den diru kopurua dutenak.

Kontuan harturik beharrezkoa dela aipaturiko lanpostuak betetzea.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kontuhartze Zerbitzuko zuzendariak kontu hartuta.

Kudeatzaileak proposatuta.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeaketarien 8 lanpostu (Informatika Zerbitzua) lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, ebazpen honen I. eranskin moduan gehitzen dena.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2008ko urriaren 23an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

I. ERANSKINA

DEIALDIA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak urriaren 23an eman zuen 1838/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko kudeaketarien 8 lanpostu huts (Informatika Zerbitzua) lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak urriaren 23an eman zuen 1838/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko kudeaketarien 8 lanpostu huts (Informatika Zerbitzua) lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko onetsi da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 106. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehiaketa hau gobernatuko duten arauak honako hauek izanen dira: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lanpostuak betetzeko Erreglamendua (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatua), eta deialdi honetako oinarri hauek.

OINARRIAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela kudeaketarien 8 lanpostu (Informatika Zerbitzua) lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko. Hona hemen lanpostuak:

Bi lanpostu, 250 eta 406 zenbakidunak, Sistemen eta Komunikazioaren Atalean, Iruñean aritzeko.

Lau lanpostu, 247, 248, 257 eta 405 zenbakidunak, Kudeaketa Korporatiboaren Atalean, Iruñean aritzeko. 248 eta 257 zenbakidun lanpostuak Campuseko Zerbitzuetako Atalari atxikitzeko zain daude.

Bi lanpostu, 258 eta 259 zenbakidunak, Erabiltzaileari Laguntzeko Atalean, Iruñean aritzeko.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopurua handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdaketa-lehiaketan lanpostua lortu ondoren hutsik uzten dituzten lanpostuak bete beharrekoak ez badira, "iraungitzeko" lanpostuak direlako edo titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketari (Informatika Zerbitzua) Eskalako karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko administrazio egoeran egotea.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Kudeaketari (Informatika Zerbitzua) lanpostuan aritzeko izendatua izatea.

3.2. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek parte hartzen ahalko dute bakarrik oinarri hauetako 2.1 atalean ezarritakoari jarraikiz gehi daitezkeen lanpostuak betetzeko lehiaketan; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.3. Zerbitzu aktiboan eta Unibertsitate honetan behin-behineko destinoarekin dauden funtzionarioek halabeharrez parte hartu beharko dute lehiaketa honetan.

Lehiaketa honetan parte hartzea eskatzen ez badute, zerbitzu aktiboan eta behin-behineko destinoarekin dauden funtzionario horiek lanpostuen zerrendan bete gabe dauden lanpostuetan izango dute destinoa, errektoreak adjudikatzeko emango duen ebazpenaren bidez.

3.4. G9 taldeko Zaragoza, Extremadura, Errioxa, Balear Uharteak, Kantabria eta Oviedoko Unibertsitateek sinaturiko Mugikortasun Hitzarmenaren arabera, aipatutako Unibertsitateetako karrerako funtzionarioek, beren Unibertsitateetan Kudeaketari (Informatika Zerbitzua) edo lanpostu baliokide batean aritzeko izendatuek, parte hartzen ahalko dute oinarri hauetako 2.1 atalean ezarritakoari jarraikiz gehi daitezkeen lanpostuak betetzeko lehiaketan, baldin eta lanpostu horiek betetzeko lehiaketan oinarri hauetako 3.2 atalean zehazten diren Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioek parte hartzen ez badute.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Judirikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

5.2. Eskaerak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.upna.es helbidean.

5.3. Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako fotokopiak, salbu eta administrazio publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala zerrendatuak, alegatu eta frogatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

b) Oinarri hauetako 3.4 atalean aipaturiko Mugikortasun Hitzarmena sinatu zuten Unibertsitateetako karrerako funtzionarioek Unibertsitate horietako bateko karrerako funtzionarioa izatearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, eta baita B maila edo taldeko kudeaketari (Informatika Zerbitzua) edo lanpostu baliokide batean aritzeko izendatu izanaren egiaztagiria ere.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsak badaude, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, errektoreak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, errektoreak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: Javier Landa Landa jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sistemen eta Komunikazioen Ataleko burua.

Ordezkoa: Juan Ramón Bastarrica Larrauri jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko burua.

-Mahaikideak:

1.a: Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezkoa: Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

2.a: Mirian Bacaicoa Hualde andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: Carlos Alonso Vega jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Campuseko Zerbitzuko Ataleko burua.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak jatorrizko agirien bidez edo kautotutako kopien bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdateka-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera aurkeztean.

8.2. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimenduak balioestean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, Unibertsitate Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta hala eta guztiz ere berdinduta segituz gero, izangai adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, izangaiek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

9.1. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko iragarki oholean izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

9.2. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alegatzeko. Bidezkoa bada, bi zerrenda emanen dira argitara, bana lehiaketa honetan parte hartzen duten bi arlotako (barnekoa eta Mugikortasun Hitzarmenekoa)

9.3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, edo erreklamaziorik aurkeztu gabe ezarritako epea bukatutakoan, epaimahaiak izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko iragarki oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrian, eta izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Unibertsitateko errektoreari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10.-Lanpostu hutsen aukeraketa.

10.1. Izangaiek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte; horretarako, kudeatzaileak ezarriko duen tokian, datan eta orduan agertu beharko dute. Lanpostuak aukeratzeko ekitaldirako deialdia Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko iragarki oholean eta Unibertsitatearen web orrian argitaratuko da, gutxienez bost egun natural lehenago.

Izangaiek ezin izanen dituzte aukeratu behin betiko eran atxikirik dazkten atal bereko lanpostuak, salbu eta ikastegiz, sailezx, bulegoz, udalerriz edo lanaldiz aldatzen badira.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

10.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko karrerako funtzionario guztiek, lehiaketan parte hartzaile borondatezkoak edo nahitaezkoak direnek, lanpostua aukeratzeko ekitaldia bukatutakoan, Mugikortasun Hitzarmena sinatu duten G9 taldeko Unibertsitateetako karrerako funtzionarioek aukeratuko dute lanpostua, lortutako puntuazioaren arabera, deialdi honen 3.4 oinarrian aurreikusten den kasua gertatuz gero.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Nafarroako Unbertsitate Publikoko errektoreak, ebazpenaren bidez, lanpostua esleituko die proposatutako izangaiei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

11.2. Izangaiek esleipenari buruzko ebazpena argitaratu ondorengo hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez dezakete, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra eta hura aplikatzeko egintzen kontra, zilegi izanen da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Unibertsitateko errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Hori guztia urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat eginez.

Eskaera eredua

............................ izateko ...................... lanpostu lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskaera. Deialdia ............... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ............ (e)ko ..................aren ............ (e)an.

1.-Norberaren datuak:

Deiturak eta izena:

Jaiotze eguna eta tokia:

NANa:

Helbidea: ...................................................... P.K.:

Etxeko telefonoa: .................................... laneko telefonoa:

2.-Datu administratiboak:

a) Zein lanpostutarako izendatu ninduten.

a.1) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa / ......... (e)ko Unibertsitateko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

f b.1.) Jardunean.

f b.2.) Eszedentzian.

(X batez markatu behar den kontzeptua).

c) Egungo destinoa.

Lanpostua

Lanpostuaz jabetu nintzen eguna

Zerbitzua

Atala

c) Maila edo taldea:

3.-Nik, izenpetzaileak, adierazten dut eskaerak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4.-Eskaerarekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, ......... (e)tik ......... (e)ra zenbakituak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean, ......... (e)ko ................ aren ...... (e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN ERREKTORE JAUNA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1. atala Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Zerbitzuen balioespena egiteko, puntu bat emanen zaio izangaiari, edozein administrazio publikotan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, deialdiari dagokion maila edo talde bereko lanpostuetan, Zerbitzu Informatikoaren lanpostu batean.

2. Zerbitzuen balioespena egiteko, 0,85 puntu emanen zaio, edozein administrazio publikotan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, deialdikoa ez den maila edo taldeko lanpostuetan, Zerbitzu Informatikoaren lanpostu batean.

3. Zerbitzuen balioespena egiteko, 0,75 puntu emanen zaio, edozein administrazio publikotan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, deialdikoa ez den maila edo taldeko lanpostuetan.

4. Titulazio akademiko edo profesional jakin bat eskatzen duten lanpostuak betetzeko, 1. atalean kontuan hartuko dira soilik aipatu titulazioa eskatzen zuten lanpostuetan emandako zerbitzuak; maila bereko beste lanpostuetan egindako zerbitzuak 3. atalaren arabera balioetsiko dira.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da azpi-atal bakoitzean.

Atalari dagokion puntuazioa gehinez ere 30 puntukoa izanen da.

Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira balioetsiko.

Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

Beste zerbitzu batzuekin batera egindako zerbitzuen kasuan, puntuazio handienekoak baino ez dira balioetsiko.

2. atala Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

Atal honetan, deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak besterik ez da balioetsiko.

Atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

2.1. Prestakuntza-jardueretan parte-hartzea.

2.1.1. Gehienez ere 7 puntu emanen zaio unibertsitateek, administrazio publikoko institutuek edo erakunde publikoek, sindikatuak barne, antolaturiko eta deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-jardueretan parte-hartzeari.

0,10 puntu emango da 10 eskola-ordurengatik.

0,08 puntu 10 eskola-ordurengatik, deialdia argitaratu baino hamar urte lehenago egindako ikastaroetan.

Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 10 eskola-orduren balorazioa emanen zaie.

Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 120 eskola-orduren balorazioa emanen zaie.

Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Unibertsitateak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza-jardueretan parte-hartzea puntuazio berarekin balioetsiko da.

Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitarioak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan balioetsiko, ezta titulu ofizialak eskuratzeko ikasketa solteak ere.

2.2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 1,5 puntu, gehienez ere, epaimahaiak balioetsi beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

2.3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: 1,5 puntu, gehienez ere, epaimahaiak balioetsi beharrekoak saioen iraupenaren arabera; emandako 10 eskola-ordu bakoitzeko, 0,25 puntu, eta zatikiak hainbanatuko dira.

2.4. Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

2.4.1. Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizial jakiteagatik, gehienez ere 2 puntu hizkuntza horietako bakoitzeko, eta guztira 6 puntu gehienez, plantilla organikoan hizkuntza horiek jakitea beharrezkotzat jo ez den lanpostuetarako.

2.4.2. Euskara jakiteagatik, 2,5 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu ez den lanpostuetarako.

Aipatu hizkuntzak balioesteko, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezean, hizkuntza eskola ofizialen batean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da. Euskaren kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolaturiko ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/10.

Izangai bakoitzak hizkuntza bakoitzean zer dakien balioesteko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 eman zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0816868