142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SUNBILLA

Udal planeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Sunbillako Udalak, 2008ko urriaren 3an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sunbillako Udal Planeko aldaketa, bertako 1. poligonoko 741. lurzatiari dagokiona, hain zuzen ere orain arte zuen oihan lurzoruaren kategoria galdu eta nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru bihurtzeko, hori guztia Javier Jorajuria jaunak eta Arritxu Apezetxea andreak bultzatua.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Sunbillan, 2008ko azaroaren 7an.-Alkatea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0817068