142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

911/2008 EBAZPENA, urriaren 31koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, sindikatuen hauteskunde arloko arbitraje prozeduretan esku hartzeko arbitroa izendatzen duena.

Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak hauxe dio 76. artikuluan: "1. Hauteskunde arloko inpugnazioak artikulu honetan araututako arbitraje prozeduraren arabera tramitatuko dira" eta "3. Atal honetan araututako prozeduraren arabera izendatutakoak izanen dira arbitroak", eta hauxe aipatzen da: "Sindikatu nagusiek... eta probintzian, eremu funtzionalean edo enpresan ordezkarien eta enpresa batzordeetako kideen ehuneko 10 edo gehiago dutenek aho batez... izendatuko d(it)u(z)te arbitroa(k)".

Nafarroako Foru Komunitateko hauteskunde sindikalen segimendu eta kontrolerako Batzordeak 2008ko urriaren 21ean egindako bilkuran, parte hartu zuten sindikatuek (U.G.T., CC.OO., E.L.A. eta L.A.B.), arbitroak hautatzeko gaitasuna baitute, Langileen Estatutuan agindutakoari jarraikiz, aho batez erabaki zuten honako arbitro hau izendatzea: Beatriz Palacio Julián andrea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Beatriz Palacio Julián andrea arbitro izendatzea, Erregistro, Gordailu eta Publizitate Bulego Publikoan hauteskunde arloan aurkeztutako erreklamazio eta inpugnazioen ondorioz tramitatuko diren arbitraje prozeduretan esku har dezan, arbitraje prozedura bateko alderdiak beste arbitro bat izendatzeko ados jartzen direnean salbu.

2. Agintaldiari, abstentzioei, arbitroak ezesteari eta baliabideak emateari dagokienez, Langileen Estatutuaren 76. artikuluan eta Enpresan Langileen Ordezkaritza Organoetarako Hauteskundeen Erregelamendua onesten duen irailaren 9ko 1884/1994 Errege Dekretuaren 33., 34. eta 35. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Ebazpen hau interesdunari eta aipatu zentral sindikalei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko urriaren 31n.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F0816912