142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Esteribarko bide eta pista publikoetatik ibilgailu motordunen zirkulazioa arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Iragiko Kontzejuak, 2008ko irailaren 28an egin bilkuran, erabakia onetsi zuen Esteribarko bide eta pista publikoetatik ibilgailu motordunen zirkulazioa arautzen duen ordenantzari eranskina jartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Esteribarren, 2008ko urriaren 2an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0816496