142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Burlatako hiri antolamendurako plan orokorreko araudiaren xedapen argigarria edo interpretaziozkoa. Behin betiko onespena

Alkatetazaren abuztuaren 22ko 491/2008 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Hiri antolamendurako plan orokorreko araudiaren xedapen argigarria edo interpretaziozkoa. Hura planari erantsi zaio eta gaia du azalera eraikiaren (aprobetxamendua) eta bizigelen araberako etxebizitza kopurua. 2008ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 12an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik eta inork kontrako erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan lege beraren 327. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2008ko urriaren 23an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

BURLATAKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORREKO ARAUDIAREN XEDAPEN ARGIGARRIA EDO INTERPRETAZIOZKOA

Etxebizitza kopuruaren kalkulu zehatza:

1. Sustapen bakoitzean, etxebizitza kopuruaren kalkulu zehatza honela zehaztuko da:

a) Eraikin berrietan, bizitegien dentsitatea gehieneko azalera eraikiak mugaturik badago, etxebizitza kopurua kalkulatuko da bizitegietarako aurreikusitako gehieneko azalera eraikia zati 110 eginez.

b) Halako exebizitza kopuru bat ezarria duten jardueren kasuan -bai gehienekoa, bai orientazio gisa emanikoa edo bertze edozein- datu hori hartuko da etxebizitza kopurutzat.

2. Gisa hartara kalkulaturiko etxebizitza kopurua aldatzen ahalko da, betiere eraikuntza proiektu bakoitzean dauden bizigelen kopuru osoa ez bada etxebizitza kopuru hori bider 4 egin ondoko emaitza baino handiagoa, muga izanik bi bizigela dituzten etxebizitzen gehieneko kopurua ez dela izaten ahalko sustapenaren etxebizitza kopuru osoaren %40 baino gehiago.

Hartara, bizigelatzat hartuko da eremu oro, sarbide, atalondo, sukalde, komuna, bainugela edo gisakoak izan ezik. Funtzio desberdineko eremuak atxikitzen direnean (adibidez, egongela eta logela), gela desberdinak balira bezala kontatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0816191