142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

2008ko tasak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Allinibarko Udalak, 2008ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko urtarrilaretik aitzina indarra izanen duten karga-tasen, ordenantzen eta tasen aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragandakoan, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatu karga-tasa eta tasen gaineko aldaketak, baita tasa horiek arautzen dituzten ordenantza fiskalak ere.

Allinen, 2008ko urriaren 13an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0816698