142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

791/2008 EBAZPENA, urriaren 24koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, 1766ko Anales del Reino de Navarra argitalpenaren ilustrazioen kreazio-korpusa, Iruñean dena, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena. Haren azalpena ebazpen honi erantsitako dokumentazioan ageri da.

Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu du 1766ko Anales del Reino de Navarra argitalpenaren ilustrazioen kreazio-korpusa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadila. Aipatu liburua bilduma partikularrekoa da eta Iruñeko Udal Artxiboan dago gordea.

Horrenbestez, eta honako hauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz: Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legea, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretua, lege hori hein batean garatzen duena (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatua), eta urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duena (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretua;

EBATZI DUT:

1. 1766ko Anales del Reino de Navarra argitalpenaren ilustrazioen kreazio-korpusa, Iruñean dena, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Kultur Intereseko Ondasunen Erregistro Orokorrari, aurreneurrizko idatzoharra egin dakion, bai eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalari ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik hogeita hamar eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2008ko urriaren 24an.-Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Uriz.

Iragarkiaren kodea: F0816687