142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AURITZ

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.

Dekretatu dut:

1. Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

-Biztanleen Udal Erroldaren fitxategia.

-Udaleko langileen fitxategia.

-Pertsonen fitxategi orokorra.

-Ezgaitasuna dutenendako txartelen fitxategia.

-Kanpalekuen fitxategia.

-Hezkuntza programen fitxategia.

ERANSKINA: FITXATEGIEN DESKRIBAPENA

BIZTANLEEN UDAL ERROLDAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Biztanleen errolda, udalerriko bizilagunak jasotzen dituen administrazio erregistroa

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Biztanleen errolda, entitate honetako erroldatuei argibideak hobeki ematea, erroldaren kudeaketa eta estatistika publikoaren eginkizuna

Ukituak

Udalerrian erroldaturiko biztanleak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunak, bertze administrazioetako legezko ordezkariak, erregistro publikoetakoak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakia

DATUEN KOMUNIKAZIOA

LEGEA

Udalak

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 16.3 eta 17. artikuluak

Bertzelako administrazio publikoak

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 16,3 artikulua

Estatistikaren Institutu Nazionala

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 17.3 artikulua

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Udala, zerbitzu orokorrak

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

X Bertze batzuk/egoiliar txartela/pasaportea

EZAUGARRI PERTSONALAK

X Jaioteguna

X Non jaioa

X Sexua

X Nazionalitatea

AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

X Prestakuntza/tituluak

UDALEKO LANGILEEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Udaleko langileak kudeatzeko fitxategi egituratua, eskuzkoa eta automatizatua

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Langileen kudeaketa, espediente pertsonalaren kudeaketa, langileen hautapena, nominen prestakuntza, langileen prestakuntza, ordutegiaren kontrola, lan arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza

Ukituak

Udaleko langile guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak

DATUEN KOMUNIKAZIOA

LEGEA

Nafarroako Gobernua

Ogasun Publikoa

Ogasun Publikoa: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea

Gizarte Segurantzako diruzaintza

Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, ekainaren 20ko 1/1994 ELD, 9. artikulua; Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11koa, Gizarte Segurantzaren dirubilketaren gainekoa

Laneko Ikuskaritza

Osasun arloko datuak: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa, 11. artikulua

Estatistikaren Institutu Nazionala

Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala

Abenduaren 30eko 42/1994 Legea, Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzkoa, 30.4 artikulua

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Toki erakundea

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Bulego orokorretan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

X Gizarte segurantzaren zenbakia

EZAUGARRI PERTSONALAK

X Jaioteguna

X Non jaioa

X Sexua

BEREZIKI BABESTUAK

X Osasuna

AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

X Prestakuntza/tituluak

X Laneko esperientzia

ENPLEGUAREN XEHETASUNAK

X Kidegoa/maila

X Nominaren datu ez ekonomikoak

X Lanpostua

X Langilearen historiala

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X Bankuko datuak

X Nominaren datu ekonomikoak

X Aseguruak

APARKATZEKO TXARTELEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Aparkatzeko txartelen tramitazioa

Inskripzio kodea

Maila

Handia

Xedeak eta erabilerak

Aparkatzeko txartelen kontzesioa baloratzea ezarritako baremoei jarraikiz, minusbaliatuen gizarte prestazioak

Ukituak

Aparkatzeko onurak eskatzen dituzten lagunak

Datuak nola biltzen diren

Inprimakiak eta fotokopiak

Bilketan erabilitako euskarria

Papera

Datuen komunikazioa

Ez da halakorik eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da halakorik eginen

Unitate arduradunak

Toki erakundea

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

BEREZIKI BABESTUAK

X Osasuna

GIZARTE INGURUABARRAK

X Jabetzak/ondasunak

PERTSONEN FITXATEGI OROKORRA

Deskripzioa

Fitxategi informatizatua, udal eskumenak erabiltzeko informazioa biltzen duena

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak haien gaineko informazioa entitate honen eskumeneko prozedura guztietara bidaltzea du helburu; besteak beste, hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalur nahiz hirilurreko higiezinen katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

Ukituak

Toki entitatearekin administratiboki ikusteko duten pertsona guztiak.

Datuak nola biltzen diren

Interesdunak eta erregistro publikoetako eta bertze administrazio publikoetako ordezkariak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakiak, elkarrizketa, 012 zerbitzua

DATUEN KOMUNIKAZIOA

LEGEA

Nafarroako Gobernua

Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea

Gizarte Segurantza

1/1994 LED, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra

Katastroko datuak: 24/2001 Legea, Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurriei buruzkoa

Bidausi Zabor Mankomunitatea

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Orreaga Kirol Mankomunitatea

Urrobi Partzuergoa, Pirinioetako Partzuergoa

15/99 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Udala

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X Bankuko datuak

KANPALEKUEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Euskara Zerbitzuak antolatutako kanpalekuen fitxategia

Inskripzio kodea

Maila

Handia

Xedeak eta erabilerak

Udal zerbitzuek antolatzen dituzten kanpalekuetarako izen emateak eta haien erregistro eta kudeaketa

Ukituak

Kanpalekuetarako izena eman dutenak edo adin txikikoen guraso edo tutoreak

Datuak nola biltzen diren

Paperezko inprimakia, 012 bidez izen ematea

Bilketan erabilitako euskarria

Papera

Datuen komunikazioa

Ez da eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Euskara Zerbitzua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

X Ahotsa/irudia

EZAUGARRI PERTSONALAK

X Jaioteguna

X Familiaren datuak

X Non jaioa

BEREZIKI BABESTUAK

X Osasuna

GIZARTE INGURUABARRAK

X Bizitegiaren eta etxebizitzaren ezaugarriak

AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

X Bertzelakoak: ikastetxeak

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X Dirusarrerak/errentak

HEZKUNTZA PROGRAMEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Haur eta gazteendako hezkuntza eta opor programen kudeaketa

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Udalak Euskara Zerbitzuaren bitartez toki entitateko haur eta gazteei eskaintzen dizkien hezkuntza programen kudeaketa Kultur eta arte jarduerak sustatzea

Ukituak

Eskainitako programetan sartzea eskatzen duten lagunak, adin txikikoen guraso edo tutoreak

Datuak nola biltzen diren

Interesduna bera, haren guraso edo tutoreak edo ordezkaria

Bilketan erabilitako euskarria

Programa bakoitzerako paperezko inprimakia, 012 zerbitzuaren erabilera

Datuen komunikazioa

Ez da eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Euskara Zerbitzua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

EZAUGARRI PERTSONALAK

X Jaioteguna

X Familiaren datuak

X Sexua

GIZARTE INGURUABARRAK

X Zaletasunak/bizimoduak

1. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Auritzen, 2008ko urriaren 23an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0816363