II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
IBARGOITI
2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Udalak, 2008ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aipatu espedienteko agiriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ibargoitin, 2008ko urriaren 30ean.-Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz
Iragarkiaren kodea: L0816620