142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

Aurrekontuko 4/08 aldaketa. 2008ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia eta kreditu gehikuntza sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Goizuetako udalak aho batez, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2008ko azaroaren 4an egindako osoko bilkuran, 2008ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia eta kreditu gehikuntza sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2008ko azaroaren 10ean.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0817270