139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Ordenantza, Nahitaez laga beharreko aprobetxamenduen kalkulua arautzen duena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko maiatzaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onestea erabaki zuen Nahitaez laga beharreko aprobetxamenduen kalkulua arautzen duen ordenantza. Hura 2008ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 16an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2008ko irailaren 23an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

ORDENANTZA, NAHITAEZ LAGA BEHARREKO APROBETXAMENDUEN KALKULUA ARAUTZEN DUENA

1.-Aurrekariak eta xedea

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak hiri lurzoruaren jabeen eginbeharren artean sartzen du dagokion sektore edo esparruko aprobetxamenduaren %10 lagatzea, eraldatu aitzin, izan hiri lurzoru hori finkatu gabea (98.2.c artikulua) edo urbanizagarria (100.d artikulua).

Aprobetxamenduaren gainean, esku hartzen duen Administrazioari, nahitaez eta dohainik, egiten zaion 100eko 10eko lagapena, hala hiri-lurzoruan nola lurzoru urbanizagarrian, urbanizazio kargetatik salbuetsirik egonen da, karga guztia jabeen bizkar geldituko baita, bakoitzaren aprobetxamenduaren arabera.

Orobat, eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak eraikitzeko (116.3 artikulua), legeak ezartzen du lurzatiaren aprobetxamenduaren %90 jabeari dagokiola eta gainerako %10a administrazio titularrak eskuratu beharko du, baimena eman ondoan eta edozein jarduketa egin aitzin.

Baztango Udal Planak hirigintzako aprobetxamendu bat zehazten du, halako baldintza batzuetan. Hirigintzako baldintzek erabiltzeko eta kokatzeko parametroak dituzte. Aprobetxamendua gehieneko parametroek zehazten dute: eraikuntza mota, eraikinen gehieneko garaierak eta gehieneko azalera eraikia. Hiru parametro horien barnean espediente bakoitzean proposatzen da ustez komenigarriena dena eta horrek indarra duen planeamendutik heldu den hirigintzako aprobetxamendua osatzen du.

Horren ondorioz, indarra duen legeria aplikaturik, sustatzaileak aprobetxamenduaren %90 bereganatzen ahal du. Gainerako %10a diharduen administrazioari dagokio, kasu honetan, Baztango Udalari; horrek eskudirutan duen ordaina hirigintza aldetik duen balioaren arabera kalkulatu behar da. Ordenantzaren beharra sortzen da betebehar hori betetzetik.

2.-Nork manatu.

Baztango Udalak Arkileku arquitectosi mandatua eginda prestatu da dokumentua; Silvia Barbarin Gómez arkitektoa izan da prestatzailea.

3.-Ordenantzaren egokiera eta kalkulatzeko bidea.

Laga beharreko aprobetxamenduaren ordaina eksudirutan emateko aukerari dagokionez, erran behar da diru ordaina dela legeak aurreikusten duen bidea, etxebizitzak gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean egiten direlarik. Hiri lurzoru finkatu gabe edo urbanizagarrietan, berriz, legeak berak jasotzen duenez, ordaina eskudirutara bihurtuz konplitu ahal izanen da udalerriari dagokion hirigintzako aprobetxamendua lagatzeko betebeharra, baldin eta horren aitzin kudeaketa hitzarmena egiten bada bi alderdien artean, eta barnean sartzen bada behar den balorazioa, perituak egina.

Lurrak besterenduz eta administrazioari dagokion aprobetxamendua eskudirutara bihurtuz lorturiko diru-sarrerak, udalaren lurzoru ondarea zaindu eta hedatzeko edo honako xede hauetarako erabiliko dira:

a) Urbanizazio obrak.

b) Sistema orokorrak eskuratu eta exekutatzea.

c) Ekipamendu kolektiboak edo herritarrek erabiltzeko beste instalazio batzuk eraikitzea, baldin eta administrazio publikoek edo beren sozietate instrumentalek sustatuak badira.

d) Etxebizitzak zaharberritzeko edo hiri berrikuntzako ekimen publikoko operazioak.

e) Etxez aldarazteko eta etxera itzultzeko gastuak.

f) Eraikinak erosi edo/eta zaharberritzea babestutako etxebizitzak edo ekipamendu publikoak egiteko.

Baztango ohiko garapenak tikiak izaten direnez, laga beharreko aprobetxamenduak eskudirutara bihurtu nahiago izaten du, zenbaitetan, Udal honek. Hori guztia dela eta, nahitaezkotzat jotzen da ordenantza hau tramitatzea, kalkulua egiteko irizpide beti berdina ezartzeko maneran.

Aprobetxamenduak kalkulatzeko, baloratu beharreko kontzeptuen erabileraren araberako eragin-balioa erabiliko da, eta horiek zerrendako azalera ezberdinei aplikatuko zaie; banakako eragin-balioak zehazteko, berriz, erabiliko dira Udal Planeko homogeneizazio koefizienteak eta araubide orokorreko etxebizitza babestuaren urte bakoitzeko balioak.

Homogeneizazio koefizienteek ezartzen dituzte Udal Planak definituriko erabilera guztien baliokidetzak, lurzoru urbanizatuaren gainean bakoitzak duen eragin-balioan oinarriturik, eta horietako bakoitza erabilera nagusiarekin konparatuz (erran nahi baita, familia bakarreko etxebizitza librea Elizondon, Iruritan eta Oronoz-Mugairin, eta Elbeteko errepideko lehen lerroa).

Aprobetxamendu honen balorazioa egin da Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko 8/2004 Foru Legearen 3. artikuluari jarraikiz, hartan ezarri baitzen, batetik, lurzoruaren eta urbanizazioaren kostuak babes ofizialeko etxebizitza babestuetan izanen duen eragina eta, bertzetik, gehieneko salmenta prezioak Nafarroako Gobernuak urte bakoitzerako ezartzen duen modulu ponderatuarekin duen erlazioa.

Gisa hartara eguneraturik mantenduko dira banakako eragin-balioak.

Hona hemen halako A erabilera baterako azalera eraiki batean laga beharreko aprobetxamendua kalkulatzeko formula:

Izanik:

Azalera (A)= Erreferentziako erabileraren azalera eraikia, m²-tan neurtuta.

Erab./eraik. (A) = Erreferentziako erabileraren azalera erabilgarri eta eraikien arteko erlazioa, ondoko laukian ezartzen den bezala.

KH (A) = Erreferentziako erabileraren homogeneizazio koefizientea, Udal Planean agertzen baita, m² h/m²-tan neurtuta.

KH (BOE) = Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzatako erabileraren homogeneizazio koefizientea, Udal Planean agertzen baita, m² h/m²-tan neurtuta.

EB (BOE) = Lurzoru urbanizatuaren gaineko gehieneko eragin-balioa, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzako metro karratu bakoitzeko, urte bakoitzekoa, euro/m²-tan neurtuta.

Ondotik ematen dira, erabilera guztietako erabilgarria/eraikia erlazioez gain, aitzineko formula aplikaturik erabilera bakoitzetik 2008rako ateratzen diren eragin-balioak ere.

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA LIBREA, 1. EREMUAN 1,25 1,00 348,22

BI FAMILIARENDAKO ETXEBIZITZA LIBREA, 1. EREMUAN 1,25 0,93 323,84

ETXEBIZITZA KOLEKTIBO LIBREA, 1. EREMUAN 1,25 0,89 309,91

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA LIBREA 1,25 0,92 320,36

BI FAMILIARENDAKO ETXEBIZITZA LIBREA, 2. EREMUAN 1,25 0,83 289,02

ETXEBIZITZA KOLEKTIBO LIBREA, 2. EREMUAN 1,25 0,70 243,75

MERKATARITZAKO LOKALA, BSAN, 1. EREMUAN 1,25 0,80 278,57

MERKATARITZAKO LOKALA, BSAN, 2. EREMUAN 1,25 0,49 170,63

BPE ETXEBIZITZA 1,25 0,81 282,06

PTE ETXEBIZITZA 1,25 0,70 243,75

A. OROKORREKO BOE ETXEBIZITZA 1,25 0,59 205,45

A. BEREZIKO BOE ETXEBIZITZA 1,25 0,54 188,04

E. LIBREKO ERANSKINAK, 1. EREMUAN 1,15 0,48 181,68

E. LIBREKO ERANSKINAK, 2. EREMUAN 1,15 0,33 124,90

BPE ERANSKINAK 1,15 0,34 128,69

PTE ERANSKINAK 1,15 0,30 113,55

A. OROKORREKO BOE ERANSKINAK 1,15 0,26 98,41

A. BEREZIKO BOE ERANSKINAK 1,15 0,24 90,84

LURZORU PRIBATUA, 1. EREMUAN 1,00 0,03 13,06

LURZORU PRIBATUA, 2. EREMUAN 1,00 0,02 8,71

HIRUGARREN SEKTORERAKO, 1. EREMUAN 1,25 0,78 271,61

HIRUGARREN SEKTORERAKO, 2. EREMUAN 1,25 0,59 205,45

BILTEGIAK, 1. EREMUAN 1,15 0,42 158,97

BILTEGIAK, 2. EREMUAN 1,15 0,34 128,69

INDUSTRIARAKO, 1. EREMUAN 1,15 0,68 257,38

INDUSTRIARAKO, 2. EREMUAN 1,15 0,56 211,96

ETXEBIZITZAK, LURZORU URBANIZAEZINEAN * 1,25 0,70 243,75

LURZORU PRIBATUA, LURZORU URBANIZAEZINEAN** 1,00 0,02 8,71

ERANSKINAK, LURZORU URBANIZAEZINEAN 1,15 0,30 113,55

(*) Homogeneizazio koefizienteak kalkulatu beharrez egin den merkatu azterketan lortu diren datuekin bat, lurzoru urbanizaezinean eraikitako etxebizitzak prezio tasatuko etxebizitza babestuekin parekatuko dira, bai etxebizitzan berean bai haren eranskinetan.

(**) Lurzoru urbanizaezinean lurzatiko lurzoruaren eragina kalkulatuko da bizitegietarako erabilera garatzeko behar den gutxienekoa gainditzen duen azaleran.

4.-Konpentsazioa, erabilerak aldatuz gero.

Erabilera homogeneo baterako esparru baten barnean erabilera horri dagokionez laga beharreko aprobetxamendua eskudirutara bihurtu denean, halako azalera bat erabilera nagusiarekin bateragarria den bertze erabilera baterako xedatu nahi bada, erabilera bateragarri horren banakako eragin-balioa nagusiaren baino handiagoa izanik, orduan bi erabileren arteko aldea konpentsatu beharko da erabilera bateragarrirako azalerari aplikatuta.

5.-Ordenantzaren indarraldia eta balioen eguneratzea.

Ordenantzaren indarraldia mugagabea da, eta honi jarraikiz eguneratu heharko da:

1. Urtero, etxebizitza babestua saltzeko gehieneko moduluak eguneratu ahalean.

2. Erabileren homogeneizazio koefizienteak aldatzean.

3. Indarra duen araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzarako lurzoru urbanizatuaren gaineko eragin-balioaren gehieneko ehunekoa aldatuz gero.

6.-Ondorioa.

Honainokoarekin, behar adina deskribatutzat jotzen dira bai espedientearen xedea bai laga beharreko aprobetxamenduak kalkulatzeko sistema. Beraz, uste da hura tramitazeko aski dela.

Iragarkiaren kodea: L0815750