139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren 2009ko ordenantza fiskalen, zerga-tasen eta prezio publikoen aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko urriaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Barañaingo ordenantza fiskaletako zerga, prezio publiko, udal tasa eta tarifa berrietako aldaketak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko zehaztapenak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoa betez, espedientera bildutako agiriekin bat etorriz eta bilkura horretan onetsi ziren ordenantza horiei egindako zuzenketan ezarri bezala.

Barañaingo Udalak aipatu bilkura horretan orobat onetsi zituen ondoren zehazten diren karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga hauei dagozkienak: Hirilurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa %0,232koa izanen da urtean; hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa 11koa izanen da; jarduera ekonomikoen gaineko zergaren udal indizea 1,36koa izanen da zergaren tarifaren gainean.

Aipatu legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta jendaurrean egonen da 30 egunez gutxienez ere, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespenari buruzko erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Nolanahi den ere adierazten da ezen erabaki hori behin betikoa bilakatuko dela arestian aipatu den jendaurreko aldian erreklamazio, kexa edo oharrik jasotzen ez bada, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.1 artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraikiz. Bertzetik ere, ohartarazten da testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina hartuko duela indarra.

Aurrekoa gorabehera, jakinarazten da ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu osoko bilkura horretan onetsitako karga-tasa horien kontra honako errekurtso hauetako edozein paratu ahalko dela aukeran: berraztertzeko errekurtsoa Barañaingo Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, aipatu legeak betetzeko.

Barañainen, 2008ko urriaren 31n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0816659