139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoen aldaketa 2009-2010 ikasturterako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak ondoko xedapen zatia duen erabakia hartu zuen, 2008ko urriaren 30eko osoko bilkura arruntean; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetako zehaztapenak betez:

Lehena.-Hasiera batez onestea, espedienteko agirietako proposamenarekin bat eginik, Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoen aldaketa 2009-2010 ikasturterako, %5eko igoera ekartzen baitu.

Bigarrena.-Aipatu legeko 325.1.b) artikuluari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunez gutxienez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da aurreko azalpenean aipatu den jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Laugarrena.-Erabakia Luis Morondo Udal Eskolari eta Kontu-hartzailetza Alorrari jakinaraztea, bai eta espedientera biltzea ere, behar diren ondorioetarako.

Argitara ematen da, aipatu legeak betetzeko.

Barañainen, 2008ko urriaren 31n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0816658