139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. 2008ko bigarren seihilekoa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2008ko azaroaren 20an bukatuko dela Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2008. urtearen bigarren seihilekoari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien atzeko aldean aipatzen diren banketxeen edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2008ko azaroaren 13an kobratuko dira kontutik.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2008ko urriaren 31n.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0816673