139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko urriaren 14ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen David Asensio Mauleón jaunak Promociones Ubiplaza, S.L.ren izenean aurkeztutako xehetasun azterlana, Sesmako udal katastroko 689/2 eta 690/2 lurzatietako eraikinen kanpo antolamendurako. Eraikin horiek dira Plaza Diputación, 9ko ataria (2. poligonoko 690. lurzatia) eta Travesía Castellana, 1eko ataria (2. poligonoko 689. lurzatia).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Sesman, 2008ko urriaren 22an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0816143