139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Club de Tenis Pamplona. Udal titulartasunaren portzentajea zuzenean esleitzeko eskaera Arrosadia-Lezkairuko AR-3 birzatitzeko proiektuaren LPVD-1 lurzatian

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko urriaren 14an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-OCT-08 (6/UV)

"Ikusirik Club de Tenis Pamplonak Iruñeko Udalak LPVD-1 lurzatian duen %9,42 zuzeneko esleipenaren bidez eskuratzeko eskatu duela (lurzati hori Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektuaren barnekoa da); ikusirik Gerentziako zerbitzu juridikoek 2008ko abuztuaren 24an eta irailaren 1ean emandako txostenak eta Club de Tenis Pamplonak besterentzeko prezioa eta baldintzak onartu dituela eta ikusirik, halaber, espedientera bildutako gainerako agiriak.

Honako hau erabaki da:

1. Iruñeko Udalak LPVD-1 lurzatian duen %9,42 besterengarria dela deklaratzea (Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektuaren barnean dago lurzati hori).

2. Onartzea Club de Tenis Pamplonak portzentaje hori esleipen zuzenaren bidez besterentzeko aurkeztu duen eskaera. Portzentajea 46.066,92 eurotan esleituko da, gehi BEZa, halakoa baita Udalak egin eta interesdunak onartu duen balioespena.

3. Hartzaileari ohartaraztea ezen ondasunak zergapetzen duen urbanizazio karga osoa hartu beharko duela bere gain, 17.726,57 eurokoa baita.

4. Espedienteko baldintza-agiria onestea, salerosketaren eskritura publikora bilduko baita. Besterentze eskritura sinatu aurretik Hirigintza Gerentzian ondoko agiriak aurkezteko eskatzen zaio Club de Tenis elkarteari: ordezkariaren ahalaren eta elkartearen estatutuen kopia kautotua eta baldintza-agiriko hirugarren klausulako betebeharrak egiaztatzen dituzten agiriak; izan ere, hirugarren klausula horretako betebeharrak betetzen direla frogatu beharko da besterentzea gauzatu ahal izateko

5. Iruñeko Udaleko alkateari ahalmena ematea erabaki hori betearazteko beharrezko diren agiri guztiak sina ditzan".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko urriaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0815956