139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

UE-46 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Juan María Lanzek, María Jesús Floresek, eta Miguel Angel Lanzek UE-46 unitatea urbanizatzeko proiektua sustatu dute, eta udal arkitektoak proiektuari buruzko txostena eman zuen 2008ko uztailaren 3an; horiek horrela eta 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Alkatetzak 55/08 Ebazpena eman zuen 2008ko irailaren 18an. Hona hemen:

Ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea UE-46 urbanizatzeko proiektua; hori guztiak hirugarrenei kalterik egin gabe.

2. Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan eta herriko iragarki oholean ere emanen da argitara.

3. Espedientea tramitatzeak dakartzan gastu guztiak (esate baterako, prentsako iragarkiak) sustatzaileen kontura izanen dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturmendin, 2008ko irailaren 19an.-Alkate udalburua, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0815961