139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Caparrosoko Udalak, 2008ko urriaren 30eko osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Caparrosoko 9. poligonoko 782, 777, 786 eta 807. herri lurzatietako 15.668,69 metro karraturen desafektazioa, lur horien erabilera Aquilino Jiménez Pascual jaunari lagatzeko zertararako eta herrigunetik kanpora eraman dezan Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Abeltegien Erregistroan bere izenean inskribaturik duen abeltegia (abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren xedapen iragankorrari jarraikiz sortu zen erregistro hori).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko juzgatzen dituen alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Caparroson, 2008ko urriaren 31n.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0816635