139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BASABURUA

Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2008ko abuztuaren 29ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Sagrario Alberrok Udal Planean sustatu duen egiturazko aldaketa, Arrarasko 14. poligonoko 333. lurzatiaren lurzoruaren gaur egungo sailkapena aldatzearren, hau da, 917,66 m² abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izan beharrean hiri-lurzoru finkatu gabea izan dadin, ohiko bizilekua izanen den familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko bertan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2008ko urriaren 20an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0816092