139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Aldaketa antolamendu xehakatuko determinazioetan, Añorbeko 1. poligonoko 244. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2008ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Añorbeko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, katastroko 1. poligonoko 244. lurzatiari dagozkion determinazioena, Javier Ignacio Yoldi Zarranz jaunak sustatua, EHAEOko Nafarroako Delegazioak 2008ko irailaren 30ean ikus-onetsitako proiektuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluaren arabera aplikatzen den 74.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Añorben, 2008ko urriaren 6an.-Alkate udalburua, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0816142