139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2008ko urriaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzaren espedientea, atletismo pista aldatzeko eta kiroldegian atea paratzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oteitzan, 2008ko urriaren 15ean.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0816040