139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzak urriaren 13an emandako 854/2008 Ebazpenaren bidez, ondoko deialdia onetsi da: deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Lehiaketa hau ondoko arau hauek arautuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta jarraian adierazten diren oinarriak.

OINARRIAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da lekualdatze lehiaketa eginen dela erdi mailako teknikari izateko ondoko lau lanpostu huts hauek betetzeko: 0506B09802 (Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketa Alorra), 0507B09804 (Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorra), 0508B09805 (Herritarrendako Laguntza Alorra) y 0508B09806 (Herritarrendako Laguntza Alorra, HLZko arduraduna)

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Hala ere, lehiatzaileek lekualdatze lehiaketan lanpostua aukeratu ondoren uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, lanpostu horiek betetzea beharrezkoa ez denean, dela iraungitzeko lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek bete gabe daudelako.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Tuterako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, betiere 3.1. ataleko b) eta c) letretan eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, erreserbarik gabeko borondatezko eszendentzian dauden langileek, bai eta nahitaezko eszedentzian daudenek ere, egoera administratibo horretan gutxienez urtebete eman badute.

Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian egonik, lehiaketaldian lanpostua aukeratzen duten langileak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aitzin lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.

4.-Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak eta Udalaren plantilla organikoan aurreikusitakoak jasoko dituzte.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

5.2. Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

5.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: Ana Agüera Angulo (Industriaren Sustapenerako zinegotzia).

Ordezkoa: Fernando Inaga Paños (Festetako zinegotzia).

-Mahaikidea: Ana José Martínez Navarro (Langileen Batzordeak hautatutako ordezkaria).

Ordezkoa: Vicente Aguilera Pérez (Langileen Batzordeak aurkeraturiko ordezkaria).

-Mahaikidea: Elena Zubieta Mozaz (Langileak Kudeatzeko Zentroko gizarte graduatua).

Ordezkoa: Edurne Juanarena Apesteguía (gizarte langilea).

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz. Salbuespen bakarra Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du Tuterako Udaleko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bortz eguneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Tuterako Udaleko iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkateak hartarako deituko duen ekitaldian.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia idatziz eginen da, Tuterako Udalaren iragarki oholean eta Interneteko www.tudela.es web gunean argitaratuko den idazkiaren bidez.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta esleipen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Horretaz gain, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzenduta, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

Tuteran, 2008ko urriaren 13an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ...................................... izateko ....................... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ....(e)ko .......................aren .....(e)an.

Izena: ................... adinez nagusia; NAN: ............. jaioteguna: ............ jaioterria ................ (herria/probintzia)......................., nazionalitatea: .............., egungo helbidea: ............ , posta kodea: ...................., telefonoa: ............ laneko telefonoa: ...............

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten eta zer toki entitatetan:

b) Egoera administratiboa: (X batez adierazi behar dena)

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitatezko eszedentzian.

c) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Alorra:

Hau izenpetzen dudan honek adierazten dut, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Eskabidearekin batera, deialdian agindutako agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra zenbakituta, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Horrenbestez, eskabide honetan aipatutako deialdian onar dezatela eskatzen dut (..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, .... egunean).

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Tuterako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz.

Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an.

(Sinadura)

TUTERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

-Oharrak:

1. Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat iraun duen, horren arabera banatuko zaie puntuazioa izangaiei.

2. a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

-Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

-Oharrak b) atal osorako:

1. Idatz-zati honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 10 puntukoa da, gehienez.

Iragarkiaren kodea: L0816029