139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BARILLAS

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko oposizio-lehiaketa. Behin-behineko zerrenda

Deialdia, Barillasko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Barillasko Udalak, 2008ko irailaren 26ko erabakiaren bidez onetsi zuen deialdia zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Deialdi hori 2008ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 13an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean jasoa, onestea.

Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Alegaziorik baldin bada, horiek ebatzi eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izanen dira: Barillasko Udaletxean, 2008ko abenduaren 19an (ostirala), 9:00etatik aurrera.

Barillasen, 2008ko azaroaren 13an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

JESÚS ANTÓN BAIGORRI.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0816192