139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SARTAGUDA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta bilkura-sariak beren karguetan aritzeagatik

Sartagudako Udalak, 2008ko uztailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen gehiengoaren bidez:

Ikusirik alkatearen proposamena 2007ko KPIaren portzentajea handitzekoa Udalbatzako kideen ordainsariak eta bilkura-sariak beren karguetan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan oinarrituz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua).

Ikusirik zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73 eta 75. artikuluetan (11/1999 Legeak aldatu baitzuen lege hori) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatutakoa.

Erabakia aztertu eta eztabaidatu ondoren. Gehiengoaren bidez erabaki da:

1. Alkatearen urteko ordainsariari %4,2ko gehikuntza aplikatzea 2007ko KPIan, baita udalbatzako kideen diru-kopuruak ere osoko bilkuretara joateagatik, eta urteko ordainsariak, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honela gelditzen dira:

1.1. Alkatea, karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, gutxienez ere hamabost orduz astero, karguaren eginkizunen arabera banaturik ordu horiek: 11.017,274 euro urteko sari gordina, Udalak ordaindu beharrekoa.

1.2. Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziak. Bilkuretara joateagatik: 224,91 euro osoko bilkuretara joaten diren aldiro, eta gehienez ere 6 bilkura urtean. Gehieneko zenbateko gordina urteko: 1349,46 euro.

2. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2008ko abuztuaren 8an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0816088