139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TXULAPAIN

Ezkontza zibila egiteko ahalmenak bertze baten esku uztea

Txulapaingo Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 3/2008 espedientea tramitatu da, eta hura 2008ko azaroaren Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Narila Mondragón Ciarrak ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren urriaren 8ko 37/2008 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.-Udal honetako zinegotzi Mikel Armendáriz Elsoren esku uztea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; delegazioak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.-Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Txulapainen, 2008ko urriaren 22an.-Alkatea, Narila Mondragón Ciarra.

Iragarkiaren kodea: L0816131