121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

FONTELLAS

Eskumenak bertze inoren eskuetan uztea

Alkate udalburuak, 2008ko irailaren 1ean egin bilkuran, ebazpen hau eman du:

2008ko abuztuaren 26az geroztik istripu bat dela bide ezgai egoeran egonik, bidezko da eskumenak bertze norbaiten esku uztea; beraz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

Honako hau xedatu dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskurantzak Fabiola Lasheras Navarro lehen alkateordearen eskutan uztea, irailaren 1etik senda-agiria eman arte.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fontellasen, 2008ko irailaren 1ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0813811