121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EGUESIBAR

Deialdia, Musika Eskolako biolineko irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finko gisa, Eguesibarko Udalaren zerbitzuan. Izendapen proposamena

Eguesibarko Udalaren zerbitzuko Musika Eskolako biolineko irakasle lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak Leire Fernández Sanz de Murieta izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2008ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 16an.

Eguesen, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0813598