121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora egotea aurreikusia dudanez,

Ebatzi dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskurantzak Jesús María Esteban Lainez lehen alkateordearen esku uztea, 2008ko irailaren 6tik 15a arte, biak barne.

2. Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0813643