121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUÑIGA

Udal ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2008ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Zuñigan, 2008ko irailaren 8an.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0813756