121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUÑIGA

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Zúñigako Udalak, 2008ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Zúñigan, 2008ko irailaren 8an.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0813755