121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORONDRITZ

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Orondrizko Kontzejuak, 2008ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orondritzen, 2008ko irailaren 3an.-Kontzejuko burua, Lázaro Ainciburu Erneta.

Iragarkiaren kodea: L0813627