121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa, zehaztu egiten duena Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2008ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. Horren bitartez, zehaztu egiten da Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1999 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzaren eranskineko aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Burlatan, 2008ko irailaren 3an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0813653