121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Ordenantzak. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2008ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsi zituen honako Udal ordenantzak:

a) Andosillako eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

b) Andosillako eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Andosillan, 2008ko irailaren 1ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0813443