121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 22ko 1349/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 256 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostu horietako 12 lan araubidekoak dira, 8 lanaldi partzialeko kontratua izatekoak eta 4 lan araubide finkoan aldizka aritzeko Errenta Kanpainetan (2006ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 2koa).

Isabel Jiménez Vázquez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du lanpostu hutsak hautatzeko 2008ko abuztuaren 22an egindako ekitaldiaren aurka. Ekitaldi horren deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2008ko abuztuaren 14ko ofizioaren bidez egin zen. Hortaz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).

Iruñean, 2008ko irailaren 18an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0814299