121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

101/2008 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Angel Ruiz Fernández jauna San Adriango notario izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, 2008ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez, zenbait notariotzatan hutsik zeuden notario lanpostuetarako lehiaketa iragarri zuen. Horietako bat San Adrián da. Ebazpen hura 2008ko uztailaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten notarioen izendapena egitea.

Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.

Hortaz, Notariotzari buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. eta hurrengo artikuluetan eta Notariotza Barrutiari buruzko urriaren 14ko 2038/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zegoen notario lanpostua bete behar duen izangaiaren izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko irailaren 22an eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Angel Ruiz Fernández jauna San Adriango notario izendatzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñeko Notarioen Elkargoari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0814474