121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1300/2008 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko udalez gaindiko plan sektorialeko H-2.5 lurzatiko xehetasun azterlana, Cogremasa Activos Inmobiliarios, S.L. enpresak sustatua, hasiera batez onesten duena.

Espedientearen xedea H-2.5 lurzatiko eraikinaren atikoko gehieneko lerrokadurak aldatzea da, ekialdeko fatxadarantz aldatuz, gainerako determinazioak aldatu gabe.

Xehetasun azterlanaren edukia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluarekin bat dator.

Kontuan harturik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erripagaineko udalez gaindiko plan sektorialeko H-2.5 lurzatiko xehetasun azterlana, Cogremasa Activos Inmobiliarios, S.L. enpresak sustatua, hasiera batez onestea.

2. Xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunean. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahal ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Armada etorbideko 2ko 3. solairuan).

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Iruñeko, Uharteko, Burlatako eta Eguesibarko Udalei eta Cogremasa Activos Inmobiliarios, S.L. enpresari igortzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor daitezen.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 28an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0813781