121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1261/2008 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 25ean emandako 277/2007 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Baztango Udal Plana erabileren homogeneizazio-koefizienteei dagokienez aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, maiatzaren 25ean emandako 277/2007 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Baztango Udal Plana erabileren homogeneizazio-koefizienteei dagokienez aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren maiatzaren 25eko 277/2007 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betikoz onetsi zen Baztango Udal Plana erabileren homogeneizazio-koefizienteei dagokienez aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Baztango Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 27an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

277/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Baztango Udal Plana erabileren homogeneizazio-koefizienteei dagokienez aldatzeko espedientea behin betikoz onesten duena. Espedientea bertako udalak sustatu du.

Baztango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Plana erabileren homogeneizazio-koefizienteei dagokienez aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, baina determinazio honekin:

-Erabilera hauetarako homogeneizazio-koefizienteak sartzea: hirugarren sektorea, biltegiak eta industriala, beste erabilerentzat ezarritako irizpideekin.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, determinazio hori jasoko duen testu bategin bat aurkeztu behar dela xedatzea.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 25ean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0813194