121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

258/2008 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Barbaringo Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Barbaringo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betikoz onestea, Ingurumen ondorioen adierazpenean ezartzen diren baldintza hauekin:

-Udalerriko lurzoru urbanizaezineko erreka eta sakanetako berezko landarediaren kasuan, haien babes araubideak adierazi beharko du erabilera aldatzeko debekua, Nafarroako Oihan Ondarearen Babes eta Garapenari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatu zuen otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legearen arabera.

-"Babestu beharreko lurzorua, ustiapen naturalerako balioagatik" azpikategoriaren barruan, lan eskala dela eta, planak ez ditu zenbait baso kartografiatu, zuhaiztiak eta beste, paisaiarako eta ekologiarako begi bistako balioa badute ere. Horregatik, hirigintza araudi partikularrean, "Babestu beharreko lurzorua, ustiapen naturalerako balioagatik" izeneko 7. artikuluan, hain zuzen ere, berezko landare horiek eta horien babes araubidea, zainketa bermatzen duena, aipatu beharko dira.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Barbaringo Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua.

2. Udal Planeko araudira Ingurumen ondorioen adierazpenean ezartzen diren baldintzak biltzea, foru agindu honen azalpen zatian aipatzen direnak.

3. Foru agindu honek administrazio bidea agortzen ez duela adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu honen berri Barbaringo Udalari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 4an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0813780