121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18an emandako 162/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18an eman 162/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta B mailakoa, plantilla organikoan 3883 zenbakia duena eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

1.2. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatu nahi dira:

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

b) Hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa gainditu bai eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak ez direnen zerrenda, Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko, eskabidean aukera hori adierazi badute.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak deialdi honen 9. oinarrian xedatutakoarekin bat onetsi eta kudeatuko dira.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Topografiako ingeniari tekniko titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren hiritartasuna eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 18 euro ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordain-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

.Izangaiaren izen-deiturak.

.NAN/IFZ

.Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

.Kontzeptua: oposizioak.

.Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Internet bidez, arestian emandako helbidean.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, erakunde autonomoaren zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, erakunde autonomoaren zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Luis Rivas Sánchez jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Miguel Angel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kartografia Ataleko burua.

-Ordezkoa: José Francisco López García jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu Ataleko burua.

-Mahaikidea: Mariano Gil Jiménez jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Geodesia, Topografia eta Fotograbimetria Bulegoko burua.

-Ordezkoa: Jorge Luis Iribas Cardona jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Mapagintza, Kontrol eta Erregistrorako Bulegoko burua.

-Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Sagrario Melón Vital andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko urtarrilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teorikoa, zozketaz aterako diren hiru gai idatziz garatu beharko dira, gaitegiaren lehendabiziko hiru zatietatik bana. Gehienez ere hiru ordu izanen dira hori egiteko.

Bigarren ariketa: praktikoa, gaitegiaren lehendabiziko hiru zatiei buruz Epaimahaiak proposatutako kasu bat ebatzi beharko dute. Gehienez ere lau ordu izanen dira hori egiteko.

Hirugarren ariketa: teorikoa, gaitegiaren laugarren zatiko gai bat idatziz garatu beharko da. Gehienez ere ordubete izanen da hori egiteko.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez ere 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko balorazioa ematen ahal da.

Bigarren ariketa: gehienez ere 60 puntu.

Hirugarren ariketa: gehienez ere 10 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Baztertuta geldituko dira bigarren eta hirugarren ariketetan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak, bai eta hirugarren ariketan gehieneko puntuazioaren herena gutxienez ortzen ez duten izangaiak edo lehendabiziko ariketaren edozein gaian 0 puntu izaten dutenak.

6.5. Oposizioko ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Gertatzen diren berdinketetan, bigarren ariketan puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da eta berdinketak badirau, lehen eta hirugarren ariketetan lortutako puntuak hartuko dira aintzakotzat, elkarren segidan eta hurrenkera horretan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badu, agiria aurkeztu beharko du, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Baldin eta izangaia bada deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa, goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa.

7.2.2. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdiaren xede den lanposturako izendatua izateko beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskumenak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke proposatutako izangaiari, eta honek aurkeztu beharko du deialdi honen 7.2. arauan ezarritako moduan.

8.-Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, topografiako ingeniari tekniko lanpostua betetzeko. Ebazpen horren bidez lanpostu hutsaren esleipena ere eginen da.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, izendatua Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioetako eskubide pasiboen araubidekoa bada, bi aukera izanen ditu: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatutako izangaiak destinoko herrian bizi beharko du, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko du bizileku finkoa. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta arau honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

a) Hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

b) Hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa gainditu bai eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak ez direnen zerrenda, Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzek.

9.2. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gainditu dutenei, Administrazio Erroko kontratazio zerrendak hautatu baldin badituzte, hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

-Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

-B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

9.3. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

9.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

9.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko irailaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

Izena ..........................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna .................. Sorterria ...................... (................). Nazionalitatea .................., Helbidea (...............), karrika ................, posta kodea .............., telefonoa ............, laneko telefonoa ..........

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ........... izateko ...............lanpostu .................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda*

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean:

f Administrazio erroa*

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua*

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia *

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitua naizelakoz, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskara gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala.*

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala.*

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun probak egitea eskatzen dudala.*

Horrenbestez,

Eskaera hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 200.........(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1. gaia.-Lurraren irudia. Geoidea eta erreferentziako elipsoideak. Koordenatuen sistemak. Bertikalaren desbideraketa. Koordenatuen sistemak. Bertikalaren desbideraketa.

2. gaia.-ETRS89 erreferentziako sistema geodesikoa. Definizioa, ezaugarriak, materializazioa eta gaurkotzea.

3. gaia.-Sare geodesikoak. Helburua eta definizioak. Sare geodesikoen behaketa. Gaurkotze eta mantentze lanak. Espainiako sare geodesikoaren historia. Lehen mailako sarea, ROI sarea eta Regente sarea.

4. gaia.-GNSS geodesia aktiboko sareak. Ezaugarriak, zerbitzuak eta doitasunak.

5. gaia.-Topografia. Definizioa. Mapak, planoak eta kartak. Eskala. Eskalaren araberako sailkapena. Ikuspegiaren muga.

6. gaia.-Goniometroa. Funtsezko ardatz eta osagaiak. Motak. Errakuntza aleatorioak eta sistematikoak.

7. gaia.-Teodolitoak. Funtsezko ardatz eta osagaiak. Azterketa azimutalerako metodoak.

8. gaia.-Iparrorratzak. Deklinazioa. Motak. Iparrorratzen erabilpena. Iparrorratzen egiaztapena eta zuzenketa. Erabiltzearen alde onak eta txarrak.

9. gaia-Jasoketa topografiko bat egiteko metodoa hautatzea. Lana egiteko antolamendua eta faseak. Angeluak neurtzeko prozeduren bilakaera.

10. gaia.-Triangelaketa. Triangelatzeko proiektua. Seinaleztapena. Sare geodesikoarekiko lotura. Oinarrien neurria, norabidea eta zabalpena. Triangelatzearen azterketa.

11. gaia.-Estazio topografikoen erabilpena oinarri duten metodoak. Erradiazio metodoa. Ibilbidearen araberako metodoa. Nola aukeratu zein erabili.

12. gaia.-Metodo estadimetrikoen araberako distantzien zeharkako neurriak. Egonaldiaren oinarriak. Takimetroa. Takimetro automurriztaileak. Maila horizontaleko egonaldi invar-a.

13. gaia.-Teodolitoak.Besselen erregela. Errepikapenaren eta behin baino gehiagotan egitearen bidezko metodoak.

14. gaia.-Maila. Mailen sailkapena. Mailaren eskema orokorra. Mailaren eskema orokorra. Hutsegiteen arrazoiak. Mailaren osagarriak.

15. gaia.-Mailaketa motak. Mailaketa geometrikoaren printzipioa. Eragiketa adierazgarriak. Tresnak. Emaitzen zehaztasuna.

16. gaia.-Mailaketa motak. Mailaketa geometrikoaren printzipioa. Eragiketa adierazgarriak. Tresnak. Emaitzen zehaztasuna. Mailaketa trigonometrikoen sareak.

17. gaia.-Doitasun handiko mailakatze sareak. REDNAP. Tresna erabilgarriak. Jarduketa horretan erabili beharreko metodologia eta langileak. Onartzen diren gehieneko hutsegiteak.

18. gaia.-Espazioan kokatzeko sistemak geodesian. NAVSTAR GPS sistema. Deskripzioa, aplikazioak, neurtzeko eta doitzeko teknikak. Behagarriak.

19. gaia.-GPS ekipoen bidez neurtzeko teknikak. Metodo estatikoa eta estatiko lasterra.

20. gaia.-GPS ekipoen bidez neurtzeko teknikak. Metodo zinematikoa eta denbora errealekoa.

21. gaia.-GPS bidez lortutako altitudeen adierazia. Altuera elipsoidaletako WGS84-tik altuera ortometrikoetako ED50-era bihurtzeko parametroak. Metodo erabilienak.

22. gaia.-GPS sareak. Behaketa, kalkulua eta konpentsazio metodologiak. Regente sarea.

Bigarren zatia

1. gaia.-Fotogrametria metodo orokorra. Definizioak. Ikuspegi azaoa. Izpi homologoen pareen identifikazioa.

2. gaia.-Kamera fotogrametriko digitalak. Irudi digital fotogrametrikoaren ezaugarriak. Ezaugarriak eta kamera motak. Hartze-baldintzak eta aplikazioak.

3. gaia.-Leheneratzea. Leheneratze motak. Fotogrametriaren aplikazioak.

4. gaia.-Eredu estereoskopikoa. Barne orientazioa. Orientazio erlatiboa. Erabateko orientazioa.

5. gaia.-Sostengu fotogramatrikoaren plangintza. Kontrol-puntu planimetriko eta altimetrikoak. Zehaztapenak. Sostengu zinematikoa hegalaldietan GPS sistemetan.

6. gaia.-Aerotriangelaketa. Metodoak. Lurreko kontrolaren banaketa. Doitasun teorikoa.

7. gaia.-Orientazio zuzena parametro inertzial eta GPSrekin. Baldintzak eta doitasunak. Sentsoreak kalibratzea.

8. gaia.-Goratze-eredu digitalak (GED). GED motak. Datu-iturriak eta haien hautaketa. GED batetik sortutako gaiak eta aplikazioak.

9. gaia.-LIDAR sistema. Ezaugarriak eta doitasunak. Metodologia eta hegaldirako baldintzak. Sentsoreak eta produktuak.

10. gaia.-Ortofotografia. Ortofotoproiekzioaren printzipioa. Ezaugarriak.

11. gaia.-Ortofotografia digitala. Kolorearen alde onak eta txarrak ortofotografian. Ortofotografia azkarraren prozedurak, doitasunak, alde onak eta txarrak.

12. gaia.-Proiekzio kartografikoen eta garapenen sailkapena.

13. gaia.-UTM proiekzioa. Deskripzioa. UTM laukia. Espainiako erreferentzia sistema.

14. gaia.-Informatikaren eragina prozesu kartografikoaren faseetan.

15. gaia.-Datuak lortzeko prozesu osoaren deskripzioa, 1:5.000 eskalako mapa topografiko bat egiterakoan.

16. gaia.-Datuak lortzeko prozesu osoaren deskripzioa, 1:500 eskalako mapa topografiko bat egiterakoan.

17. gaia.-1:5.000 mapa topografiko baten datu-eredua. Definizioa, motak, ezaugarriak eta aplikazioak. Oinarri Topografiko Harmonizatua, OTH.

18. gaia.-Erliebea mapetan. Irudikatzeko lehengo eta oraingo metodoak. Garaierak mapetan.

19. gaia.-Ikusmena. Ikusmen-egintzaren etapak. Ikusmen-zolitasuna. Psikofisika. Ilusio optikoak. Gestalt legeak.

20. gaia.-Maparen diseinua. Haren fase guztien planifikazioa. Ikus-aldagaiak: beharra eta esanahia.

21. gaia.-Kalitate kontrola prozesu kartografikoaren faseetan.

22. gaia.-Kartografia analogikoaren digitalizazioa. Digitalizazio motak eta beharrezko tresnak.

23. gaia.-Kartografiaren orokortzea. Kontzeptua. Eragiketa arruntak. Sailkapena eta prozedurak. Egintzaren hurrenkera.

24. gaia.-Kartografia eta topografia errepideen proiektuak prestatzean. Eskalak. Perdoia. Zuinketa-oinarriak.

25. gaia.-Informazio geografikorako sistemak. Definizioa. Informazio geografikorako sistema baten osagaiak. IGS motak. Aplikazioak.

26. gaia.-Datu berezien azpiegiturak. Datuak homogeneizatzeko beharra. INSPIRE ekimena eta haren filosofia. Ezartzeko egutegia.

27. gaia.-Metadatuak. Kontzeptua eta motak. Beraiek sortzeko tresnak. Arauak eta estandarrak. OGC web estandar zerbitzuak: WMS, WFS, WCS, WPS.

Hirugarren zatia

1. gaia.-Nafarroako sare geodesikoa. Regente sarea eta maila apalagoko sarea. Laugarren mailako sarea. Estatuko sareekiko lotura. Mantentze lanak.

2. gaia.-Nafarroako kartografiaren historia gaur egun bitarte.

3. gaia.-Nafarroan eta Espainian eskuratzen ahal diren mapak. Motak. Eskalak.

4. gaia.-Nafarroako mapa topografikoa, 1:5.000 eskalakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak (hegalaldia, sostengua, aerotriangelaketa, leheneratzea, prestakuntza eta edizioa). Kalitatearen kontrola.

5. gaia.-Nafarroako mapa topografikoa, 1:10.000 eskalakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak.

6. gaia.-Aireko Ortografiaren gaineko Plan Nazionala (AOPN). Deskripzioa. Egiteko moduak autonomia erkidegoen arabera.

7. gaia.-Nafarroako mapa topografikoa, 1:5.000 eta 1:25.000 eskaletakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak (hegalaldia, sostengua, aerotriangelaketa, leheneratzea, prestakuntza eta edizioa).

8. gaia.-Iruñeko GIS kartografia, 1:500 eskalakoa. Edukiak. Metodologia eta betebeharrekoak. Formatuak.

9. gaia.-Eskala ertainetako kartografia. MTN25 eta MTN50. Lortzeko prozedura.

10. gaia.-Eskala txikiko Nafarroako kartografia. 1:100.000, 1:200.000 eta 1:800.000 eskaletako Nafarroako mapa topografikoak. Nafarroako mapa erliebeduna.

11. gaia.-Nafarroako errepideen mapa ofiziala. Deskribapena eta edukiak. Formatuak.

12. gaia.-Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemaren (SITNA) ingurunea, eginbeharra, ikuspegia eta helburuak. Gaur egungo egoera eta etorkizuna.

13. gaia.-Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistema (SITNA). Funtzionamendua. Haren osagaiak. Ustiapena eta zabalpena.

14. gaia.-NDEA (Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegitura). Aurrekariak Nafarroan. Helburuak eta faseak, Arkitektura eta ildo estrategikoak

Laugarren zatia

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Lege dekretuak. Legegintzako foru dekretuak. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Administrazio Zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu-ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II): Administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7 gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): Administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolakuntza eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea.

13. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): Karrera administratiboa. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu publikoei buruzkoa: aplikazio esparrua. 6/2006 Foru Legeko kontratuen definizioa. Administrazio Publikoko kontratuen sailkapena. Araubide juridikoa. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu, iraungi eta baliogabetzeko xedapen orokorrak.

16. gaia.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesari buruzko agentzia. Datuen nazioarteko mugimenduak.

17. gaia.-7/1986 Legea, urtarrilaren 24koa, Kartografiaren Antolamenduari buruzkoa

18. gaia.-1545/2007 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, Sistema Kartografiko Nazionala arautzen duena.

Oharra: Arlo guztietako gaiek deialdia hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu egunean zegoen legedi indardunari jarraituko diote.

Iragarkiaren kodea: F0814371