121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 25ean, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostutarako honako hauek izendatzeko proposamena onesten da:

Igoera txanda:

JOSÉ IGNACIO ELEJALDE GUERRA

Txanda irekia:

MARIA LUISA ABÍNZANO GUILLÉN

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 3an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0813821