121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 25ean, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen den izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da: Olatz Olaziregi Zabaleta.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0813813