121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

163/2008 EBAZPENA, irailaren 2koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean turismo ibilgailuen bidezko bidaiari-garraio publikoko enpresen ordezkari titular gisa jardun duen Oscar Apesteguía Urzainqui jaunaren eta haren ordezko izan den Agustín Iturralde Galech jaunaren kargu uztea xedatu eta Pedro María Larráyoz Echeguía jauna eta Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jauna batzorde horretako kide titular eta ordezko izendatzen dituena, hurrenez hurren, halako enpresen ordezkari gisara.

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez eratu zen. Gero, foru dekretu hori urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatu zuen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren maiatzaren 5eko 350/1992 Foru Aginduaren bitartez, batzordeburua, idazkaria eta batzordekideak izendatu ziren.

Geroztik, zenbait kideren aldaketak izan dira Arbitraje Batzordean, batzuetan Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa beharrengatik eta beste batzuetan Batzordean ordezkariak dituzten erakundeek eskatuta.

2008ko uztailean 29an, Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) izeneko elkarteak igorri duen idazkian proposatu du Pedro María Larráyoz Echeguía jauna Nafarroako Arbitraje Batzordeko kide titular izendatzea, turismo ibilgailuen bidezko bidaiari-garraio publikoko enpresen ordezkari gisa, eta Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jauna haren ordezko.

Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko Foru Dekretuaren 4. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearean azken xedapenetariko lehenean ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean turismo ibilgailuen bidezko bidaiari-garraio publikoko enpresen ordezkari titular gisa jardun duen Oscar Apesteguía Urzainqui jauna eta haren ordezko izan den Agustín Iturralde Galech jauna kargutik kentzea.

2. Pedro María Larráyoz Echeguía jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide titular izendatzea, turismo ibilgailuen bidezko bidaiari-garraio publikoko enpresen ordezkari gisa, eta Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jauna haren ordezko, Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) elkarteak proposatuta.

3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko irailaren 2an.-Garraio zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F0813608