121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Borondatez birzatitzeko proiektua, toki honetan: AA-18 exekuzio unitatea, 3-B banaketa eremua, 1211 eta 1215. lurzatiak, 3. poligonoa, eta bide sistemarako lurzatia (eremu publikoa), Juan Antonio Fernández, Cascante eta Urzante karriken artean

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2008ko irailaren 8ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen borondatez birzatitzeko proiektua, toki honetan: 3-B banaketa eremuko 18. exekuzio unitatea (jarduketa asistematikoa), osatzen dutena 3. poligonoko 1211 eta 1215. lurzatiek eta bide sistemarako lurzati batek (eremu publikoa), Juan Antonio Fernández, Cascante eta Urzante karriken artean. Sustatzailea Arantxa Martínez Herce da, Promociones Martínez Peralta, S.L. ordezkatuz. Orobat onetsi da espedientea jendaurrean edukitzea, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatzita aurkez daitezen Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko irailaren 8an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0813822