121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

HAPOko 9. unitateko integratuko 1. sektoreko 1. exekuzio unitatean egiteko dagoen konpentsazio batzordearen (Gardachalesko konpentsazio batzordea) estatutuen testu bategina

Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2008ko irailaren 8ko ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Tuterako hiri antolamendurako plan orokorreko 9. unitateko integratuko 1. sektoreko 1. exekuzio unitatean egiteko dagoen konpentsazio batzordearen (Gardachalesko konpentsazio batzordea) estatutuen testu bategina. Agiri horrek 2008ko uztaileko data du, José María Arregui Alavak aurkeztu du eta hasiera batean onetsi zen, Alkatetzaren 2008ko apirilaren 14ko ebazpenaren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko irailaren 8an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0813815