121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Ediktua

Tuterako Udaleko Ogasuneko, Kudeaketako eta Dirubilketako Alorreko zinegotzi delegatuak,

Aditzera ematen du: Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko irailaren 12an, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2008ko kuotak likidatzea erabaki zuela, baita haien borondatezko dirubilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2008ko irailaren 15etik urriaren 24ra bitarte, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko irailaren 12an.-Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0814006