121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zangozako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko abuztuaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Fermina de Ripalda karrikako 28ko jabeen elkarteak aurkeztutako xehetasun azterlana, eraikinaren fatxadaren barne lerrokadura aldatzea helburu duena, oztopo arkitektonikoak kenduko dituen igogailua ezarri beharrez, Jaime San Martín Ariz arkitektoak prestatu dokumentuaren arabera (2008ko uztailaren 31n ikus-onetsia).

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0813620