121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2008ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Alfonso el Batallador karrikako 35eko jabeen elkarteak aurkeztutako xehetasun azterlana, eraikinaren atzeko fatxadaren lerrokadura aldatzea helburu duena, oztopo arkitektonikoak kenduko dituen igogailua ezarri beharrez, Jaime San Martín Arizek prestatu dokumentuaren arabera (2008ko maiatzaren 20an ikus-onetsia).

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zangozan, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0813616