121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2711/2008 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Milagros Ortega De Pedro andrea, Hezkuntza Departamentuko Testu eta Material Didaktikoen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 24ko 375/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta María Milagros Ortega De Pedro andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Testu eta Material Didaktikoen Bulegoko buru izendatu zuen, sei urterako.

Ortega de Pedro andreak bere karguan segitzeari uko egin dionez, kargutik kentzea xedatu da. Kargu uzte horrek 2008ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0813758