121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, San Joan Bosco kaleko 1, 3 eta 5ean igogailuak paratzeko, eskailerak hegalkinean kalera aterata. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-SEP-08 (16/CU)

"San Joan Bosco kaleko 1, 3 eta 5ean igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoren (Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko maiatzaren 13an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2008ko ekainaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu), ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea eskailerak hegalkinean kalera aterata San Joan Bosco kaleko 1, 3 eta 5ean igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren agiria, jabeen elkarteak tramitera aurkeztu baitu.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Iruñean, 2008ko irailaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0813788